Ordiziako EH Bilduk,ostiralean, hilak 19, 19:00etan, ekitaldi politikoa egingo du, festa giroan.EH Bilduko ordezkariaren hitzaldiarekin batera, musika, bideoak, pintxoak…izango dira Plaza Nagusian.
Beasainek berdindu egin du Lagun Onak talde azpeitiarraren kontrako partida, eta puntu batekin etorri dira etxera bueltan. Partida parekatua izan zen, eta bi taldeek aukerak izan bazituzten ere, hutsean bukatu zen lehia. Partida bakarra irabazi dute or...
Ampo Ordiziak 33-40 irabazi dio Madrilgo Cisneros taldeari Errege Kopako lehen partida. Garaipena lortzea zen helburua, eta ordiziarrek bete dute asmo hori. Lesioek taldea berrantolatzea ekarri die ordiziarrei, eta zelairatu zen taldean ez zeuden Aierbe, Lerma edo Huxford. Nabarmentzekoa da Madrilera joan ziren jokalari guztiek jokatu izana. Partida atzetik hasi zuten ordiziarrek. Parean ilusioz betetako talde igo berri bat topatu baitzuten. Hurrengo entsegua ordiziarrena izan zen, eta gora behera batzuekin, atsedenaldira ere aurretik iritsi ziren goierritarrak. Bigarren zatian sendoago aritu ziren ordiziarrak. 19-40 ere urrundu ziren markagailuan. Azkenean, baina, madrildarrak entsegu bateko aldera gerturatu ziren. Aste honetan ez du partidarik jokatuko Ampo Ordiziak, eta datorrenean El Salvador jasoko du etxean. Irabaziz gero, Errege Kopako finalerdietarako sialkatuko dira ordiziarrak. C.R.Complutense Cisneros 33-Ampo Ordizia Rugby 40 C.R.Complutense Cisneros: Santiago Fernández-Varone, Mario Subijana, Carlos Bachofer, Rafael Matt, Molina, Iñigo Alvarez, Beñat San Sebastian, José Luis del Valle, Gabriel Nogales, Angel Lopez, Angel Castro, Guillermo Castro, Ander Ayala, Soriano eta Manuel Sainz Trapaga. Hayali, Vazquez, Pahla eta Jose Antonio Cervanek ere jokatu zuten. Ampo Ordizia Rugby: Utzi Abanzabalegi, J. J Malkorra, Inacio Darkintis, Marotias, Tom Quarrie, Axier Albarez de Eulate, Iruarriz, Lambert Groenewald, Iñaki Suso, Danny Kroll, Mikel García, Corey Simpson, Iñaki Puyadena, Mateo [...]
Hauteskunde kanpainako afaria egingo du EH Bilduk ostiralean, gaueko 21:00etan, Lazkaoko plazan. Txartelak osteguna baino lehen erosi behar dira Alboka, Giroa eta Erlo tabernetan.
Josu Maroto margolariak irabazi du herriko saria
Trafiko istripua gertatu da orain gutxi Ormaiztegin, Irizar lantegitik gertu. Kamioi batek txirrindulari bat harrapatu du. Bizikleta bi zatitan eginda geratu da eta txirrindulria Zumarragako Ospitalera eraman dute. Errepide zaharrean gertatu da istripu...
Lanku taldeak Katillukada txotxongilo emanaldia eskainiko du larunbat arratsaldeko 17:00etan Idiazabalgo Guraso Elkartean.
Mañukortarekin eta Zeberiorekin Non: Txindoki jatetxe-tabernan Ordua: 21:30 Txartelak aldez aurretik erosi beharko dira.
Hiru lagun zaurituta eraman zituzten atzo Zumarragako ospitaldera, Beasainen izandako trafiko ezbehear baten ondorioz. Eguerdiko 14:05ean izan zen istripua; Zumarragako norabidean zihoan ibilgailu bat errepidetik irten zen, Beasain parean. Autoan zihoa...
Biok Zerbitzuak saskibaloi taldeak 85-63 irabazi dio asteburuan Fundacion Baskoniari. Ordiziarrek tinko jarraitzen dute Majorin. Norgehiagokaren hasiera txarra izan zen goierritarrentzat. Lehen hiru minututetan 1-10 partziala jaso zuten. Partidari buel...
Sara Cozar (Ordizia, 1980) aktorea lehenengo aldiz pelikula bateko protagonista izan da: Aitor Mazoren eta Patxo Telleriaren Bypass komedian. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten, eta oso gustura daude jendearen harrerarekin. Asteburu honetan Ordizian ikusi ahal izango da filma eta Cozar bertan izango da. Umetatik atsegin al duzu antzeztea? Denborarekin, umetatik dudan zaletasuna dela konturatu naiz: Urdaneta ikastetxean, adibidez, antzerkia zegoen bakoitzean, han nengoen. Ahal banuen, protagonistaren rolean. Ondoren, institutuko antzerki taldean, Ordiziakoan… aritu nintzen. Gainontzeko gauzak ez nituen hain gogotsu egiten. Noiz egin zenuen lan lehenengo aldiz profesional moduan? Kasualitate edo zorte kontua izan zen. Ordiziako lagun bat eta biok casting batera joan ginen, aitzakia horrekin eguna Donostian pasatzeko. Abesteko eskatu zidaten eta burura etorri zitzaidan abesti bakarra Atxilipu izan zen. Inongo lotsarik gabe abestu eta dantzatu nuen. Goenkaleko zuzendariak bideoa ikusi zuen eta, berak niri esana, «nor ote da ero hau?» pentsatu zuen. Goenkalen lan egiteko deitu zidan. Zer moduzko esperientzia izan zen? 2001ean izan zen, 21 urte nituen. Publizitatea ikasten ari nintzen eta ustekabean iritsi zen, Atxilipu abestiari esker. Ostiralean deitu zidaten eta astelehenean bertan hasteko. Ama eta biok sofan eserita geunden eta oso harrituta gelditu ginen. Goenkale nire eskola izanda, erritmo oso bizian lan egiten baita. Telesail horri [...]