Fernando Fariñas: "Ezker abertzalea aurkeztea beste indarrak jazarrita ez gaudenaren seinalea da"
Fernando Fariñas (Zumarraga, 1971) PSE-EEren hautagaia da igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Zumarragako Udaleko lehenengo alkateordea, eta ogasun, lan publiko, industria, ingurumen eta nekazaritza batzordeetako burua da. Ingeniari teknikoa eta psikologoa da ikasketaz. Urtetan ArcelorMittal enpresan lan egin du, Zumarragan. Alderdi sozialistarekiko lotura «etxetik» datorkio.
Nolatan eman zenuen hautagai gisa aurkezteko urratsa?
Aita betidanik egon da PSE-EEra afiliatua. Ikasketak amaitzean ni ere alderdi sozialistako kide egin nintzen. Orain lau urte, Anton Arbulu Zumarragako alkate sozialista ohiak kargua utzi zuenean, zerrendan hurrengoa nintzen eta zinegotzi izatea egokitu zitzaidan. Nire ekarpena egiteko hautua egin nuen, egun politikatik urrundu egiten da jendea eta nik uste dut kontrakoa egin behar dela: hurbildu.
Patxi Lopez lehendakaria izan den legealdiko zein balorazio egiten duzu?
Sozialistok ilusio handiz ikusi genuen Patxi Lopez lehendakari kargua hartzen. Denbora luzean borroka egin dugu, eta une horretan gure herriagatik borrokatzeko unea iritsi zela sentitu genuen. Krisi ekonomikoa areagotu egin zen Lopezek lehendakaritza hartu zuenean. Zaildu egin zen alor publikoaren kudeaketa, ez baita erraza gutxiagorekin berbera egitea. Nolanahi ere, gure balorazioa positiboa da. Bestalde, Madrilen eta Gasteizen gobernu sozialista bana aldi berean egon izanak bakearen bidean lagundu duelakoan nago. Aitzitik, denbora gutxi izan dugu Euskal Herriko lema gobernatzeko.
Zergatik aurreratu ditu Patxi Lopezek hauteskundeak?
PPk gobernuaren egonkortasunerako ituna hautsi zuenean, egoera ekonomikoa ikusita, hauteskundeak aurreratu zituen. Hautesleek krisi ekonomikoari aurre egingo dion gobernua aukeratu beharko dute. Egonkortasunaren alde deitu zituen bozak Lopezek.
Ezker abertzalea aurkeztuko da hauteskundeetara. Zer deritzozu?
Normaltasun demokratikoaren seinale da. Herrialde batek aurrera egingo badu aukera guztiekin izango da. Niretzat positiboa da. Are garrantzitsuago, ezker abertzalea aurkeztea beste indarrak jazarrita ez gaudenaren seinalea ere bada.
Elkarrizketa osoa bihar Goierriko Hitzan
Hauteskundeetako elkarrizketak:
• • • Garbiñe Mendizabal: «Krisia gainditzeko, erabakitze eskubidea ere funtsezko giltzarria da» • • • Mikel Arana: «Murrizketen bidetik jarraituta, ez gara gurpil ero honetatik aterako»
• • • Garbiñe Mendizabal: «Krisia gainditzeko, erabakitze eskubidea ere funtsezko giltzarria da» • • • Mikel Arana: «Murrizketen bidetik jarraituta, ez gara gurpil ero honetatik aterako»













