Arri BKLk Zarautzen jokatuko du bihar, Zast taldearen kontra
Asteburu honetan Zarautzera joango dira BKLren senior mailako mutilak. Beasaindarrek azaldu dutenez, “talde ona” da zarauztarrena eta “partida oso zaila” izango dute aurrean. BKLkoek azken jardunaldian ondo jokatu zutela azaldu dute, baina “aste honetako entrenamenduak ez dira izan guk espero genuen bezain onak”. Hala, taldeak oraindik ere beste entrenamendu saio batzuk behar dituela uste dute, indar puntu egokira iritsi eta “sentsazioak hobetzeko”. Asteburuko partida zaila izanda ere, “irabaztera” joango direla azaldu dute. Bestalde, kadete mailako lehen urteko taldeak asteburuan hasiko du denboraldia. Taldea “oso ondo” prestatuta dagoela azaldu dute, nahiz eta beti dagoen zer hobetua. Taldekideak ere “jokatzeko gogoz eta oso motibatuta” daudela azaldu du klubak. Saskibaloi eskolarako izen-ematea zabalik Bestalde, aste honetan zabaldu dute BKLren saskibaloi eskolan izena emateko epea. Horretarako, klubaren webgunean sartu eta bertan dagoen eskaera orria bete behar da.
Asteburu honetan Zarautzera joango dira BKLren senior mailako mutilak. Beasaindarrek azaldu dutenez, “talde ona” da zarauztarrena eta “partida oso zaila” izango dute aurrean. BKLkoek azken jardunaldian ondo jokatu zutela azaldu dute, baina “aste honetako entrenamenduak ez dira izan guk espero genuen bezain onak”. Hala, taldeak oraindik ere beste entrenamendu saio batzuk behar dituela uste dute, indar puntu egokira iritsi eta “sentsazioak hobetzeko”. Asteburuko partida zaila izanda ere, “irabaztera” joango direla azaldu dute.
Bestalde, kadete mailako lehen urteko taldeak asteburuan hasiko du denboraldia. Taldea “oso ondo” prestatuta dagoela azaldu dute, nahiz eta beti dagoen zer hobetua. Taldekideak ere “jokatzeko gogoz eta oso motibatuta” daudela azaldu du klubak.
Saskibaloi eskolarako izen-ematea zabalik
Bestalde, aste honetan zabaldu dute BKLren saskibaloi eskolan izena emateko epea. Horretarako, klubaren webgunean sartu eta bertan dagoen eskaera orria bete behar da.














