Igartubeiti Baserri Museoak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin eta Idiazabal Jatorrizko Izendapenarekin lankidetzan, sagardo eta Idiazabal gazta dastaketa jardunaldia egin zuen atzo arratsaldean. Oiharte (Zerain), Olagi (Altzaga), Otatza (Zerain) ...
Estanda Ordiziako neskek Cuatro Arcos Logroñoren kontra jokatuko dute asteburuan. Ordiziarren ustez, Logroñokoa taldea “zaila” izango da garaitzen, esan dutenez, “jokalari oso onak baititu”. Hala ere, futbol kantxara lidergoa ...
Bihar, urriak 20, arratsaldeko 17:00etan, “Katillukadak” izeneko txotxongilo obra ikusteko aukera izango da Idiazabalgo Guraso Elkarteko aretoan. “Katillukadak”, txotxongiloak manipulatzeko bost teknika ezberdin erakusten dituen antzezlan bat d...
Itsasondoko Ijitu kirol elkarteak antolatuta, 15. Mendiko Bizikleta Zeharkaldia jokatuko da, bihar, 16:00etan hasita, txirrindulari zaletuentzat. Burnikurutzeta mendia (503 m) eta Pagorriaga parajea (Beasain) igaroko dituzte, 30 kilometro luzeko ibil...
Goierriko 15 emaile elkartetan urtean zehar odola ematen duten herritarrek Legorretan ospatuko dute, etzi, igandea, aurtengo festa. Goizeko 11:00etatik aurrera, Eman Bizia jaialdia izango da, Legorretako kultur astearen azken jardunaldia txertatua. Ehu...
Lazkaoko Areria zinema aretoan El irlandes (The guard) film irlandarra —96 minutukoa— emango dute, asteburuan. Emanaldiak larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, igandean 19:30ean, eta astelehenean —ikuslearen eguna— 21:30ean dira. Haurrentzat Ice a...
Asteburu honetan Zarautzera joango dira BKLren senior mailako mutilak. Beasaindarrek azaldu dutenez, “talde ona” da zarauztarrena eta “partida oso zaila” izango dute aurrean. BKLkoek azken jardunaldian ondo jokatu zutela azaldu dute, baina “aste honetako entrenamenduak ez dira izan guk espero genuen bezain onak”. Hala, taldeak oraindik ere beste entrenamendu saio batzuk behar dituela uste dute, indar puntu egokira iritsi eta “sentsazioak hobetzeko”. Asteburuko partida zaila izanda ere, “irabaztera” joango direla azaldu dute. Bestalde, kadete mailako lehen urteko taldeak asteburuan hasiko du denboraldia. Taldea “oso ondo” prestatuta dagoela azaldu dute, nahiz eta beti dagoen zer hobetua. Taldekideak ere “jokatzeko gogoz eta oso motibatuta” daudela azaldu du klubak. Saskibaloi eskolarako izen-ematea zabalik Bestalde, aste honetan zabaldu dute BKLren saskibaloi eskolan izena emateko epea. Horretarako, klubaren webgunean sartu eta bertan dagoen eskaera orria bete behar da.
Beasaingo fusilatuen memoria berreskuratzeko herri ekimena, uda aurretik azaldutako asmoak betetzeko bidean da. Azaroaren 10ean omenduko dituzte 36ko Gerran fusilatutako herritarrak, eta ekitaldi horretan inauguratuko dute biktima haien omenez Jokin Telleria eskultoreak egindako oroigarria. Monumentu hura eta omenaldi osoa, herri ekimenetik sortutako zerbait izatea nahi dute, ordea, eta horretarako, ekarpenk egiteko aukera emango dute, bono laguntzen bidez. Uztailean aurreneko agerraldia egin zutenetik, lanean jardun dute herri ekimeneko kideek. Txani Lasaren hitzetan, «gure asmoa ekimen herrikoia izatea da. Horregatik, ahalik eta jende gehienak parte har dezan nahi dugu». Batetik, bilerak egin dituzte alderdi politikoekin, sindikatuekin eta herriko elkarteekin. «Alderdiekin egin genuen bilerara EAJ, Bildu eta PSE-EEkoak agertu ziren, baita LAB, CCOO eta ESK sindikatuetako ordezkariak ere». Orokorrean, denen partetik jarrera ona ikusi dutela dio Lasak. Elkarteekin ere egin zuten bilera bat, baina deialdia presaka egin zutela ikusita, beste hitzordu bat jarri dute; asteartean elkartuko dira, 19:00etan, kultur etxean. Bestetik, herritarrak ere ekimenaren eta jarriko duten oroitarriaren parte izatea lortu nahi dute. Horretarako, bono laguntza batzuk atera dituzte. «Bost eta hamar euroko bonoak jarri ditugu salgai herriko hamabost bat tabernatan, bakoitzak ahal duenaren araberako ekarpena egin dezan». Bi kontu korronte ere zabaldu dituzte, bata Kutxa Banken eta bestea Euskadiko Kutxan. Zerrenda osatu nahian Ekimena eragileen eta herritarren artean zabaltzeaz [...]
Aste kulturala egingo dute Zerainen bihartik hasi eta datorren larunbata bitartean. Egunero-egunero egongo dira hitzaldi edota bestelako ekitaldiak. Hona hemen egitaraua: Urriak 20, larunbata: 09:00: Ibilaldia Basazabalgoen mendiko txabolara (Oosora). Plazatik abiatuta, Bostaiztara autoz joanda, edo todoterrenoan bertaraino gerturatuta. 11:00: Gazta dastatzea Ooson. 18:00: Eskola txikiei buruzko bideo emanaldia. Urriak 21, igandea: Jubilatuen eguna 13:00: Meza Nagusia. Joxe Agirre eta Patxi Etxeberria bertsolariek eta Uharka abesbatzak lagunduko dute. 14:00: Bazkaria Ostatun Agirre eta Etxeberria bertsolariek alaituta. Urriak 22, astelehena: 19:00: Moroak gure artean. hitzaldia Mikel Zaldibe euskaltzainaren eskutik. Urriak 23, asteartea: 19:00: Alejandrino Irureta eta Zeraingo artea hitzaldia Joxemari Telleriak, Josetxo Zufiaurrek eta Edorta Kortadik. Urriak 24, asteleazkena: 19:00: 30 zeraindarrekin solasean. Hasier Gogortzak Zeraingo 30 pertsonari egindako elkarrizketen pasarteekin prestatutako bideoaren emanaldia. Urriak 25, osteguna: 19:00: Gazta zati bat. Nazioen Munduak sustatu eta Jon Maiak zuzendutako dokumentalaren emanaldia. Urriak 26, ostirala: 19:00: Nilo ibaia. Anjel Cuerdo abenturazaleak Afrikan egindako bidaiaren bideo emanaldia. Urriak 27, larunbata: 11:00: Herriko haur eta gaztetxoentzat marrazki rallya eta jolasak. 14:00: Herri bazkaria pilotalekuan. 17:00: Arrabots taldearekin dantzaldia. 19:00: III. patata tortila lehiaketa. Ondoren afari-merienda pilotalekuan bertan.
LAB sindikatuak deituta elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Olaberriko Carrefour saltokiaren aurrean. Enpresak astean irekita edukitzeko baimendutako ordu kopurua (72 ordu) gainditu egiten duela salatu dute, eta EAEko komertzio ordutegiaren leged...
Ormaiztegin 2008. urtean egin zuten Irlandar Eguneko bideo bat igo berri dute Youtubera.
Lazkaoko Udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du, astelehenean 20:00etan. Oposizioko alderdiek eskatuta, gai bakarraren inguruan ariko dira: hiri hondakinen bilketaz. Horren inguruan, hainbat azalpen eskatu dizkio EAJk Bilduren udal gobernuari: Lazk...
Legorparty informatika topaketaren bederatzigarren aldia gaurtik igandera izango da, Legorretako Patxi Ezkiaga Kultur Etxean. Hiru egunean, etenik gabe erabili ahalko da Interneteko gaitasun eta abiadura handiko konexioa (20 megabyttekoa). Partaideek m...
Ataungo Antzeztaun egitarauaren barruan, bihar hiru antzezlan ikusteko modua izango da Ataunen. Los Kikolas konpainiak bi saio egingo ditu: 13:00etan, San Gregorioko plazan Malabartistas de calle; eta 18:00etan Herri Antzokian Sin remite. Azken hori ik...
Ampo Ordiziako lehen taldeak ez du partidarik jokatuko asteburuan. Bigarren taldeak bai, ordea. Gasteizen jokatuko du, Gaztediren kontra, larunbatean 16:00etan. Lesioen erruz taldea hankamotz dute ordiziarrek, eta hori dela eta, minutu gutxi jokatu di...