Ataunen hiru antzezlan egingo dituzte bihar; zinemarik ez dago asteburuan
Ataungo Antzeztaun egitarauaren barruan, bihar hiru antzezlan ikusteko modua izango da Ataunen. Los Kikolas konpainiak bi saio egingo ditu: 13:00etan, San Gregorioko plazan Malabartistas de calle; eta 18:00etan Herri Antzokian Sin remite. Azken hori ik...
Ataungo Antzeztaun egitarauaren barruan, bihar hiru antzezlan ikusteko modua izango da Ataunen. Los Kikolas konpainiak bi saio egingo ditu: 13:00etan, San Gregorioko plazan Malabartistas de calle; eta 18:00etan Herri Antzokian Sin remite. Azken hori ikusteko sarrera 6 euro da. Azkenik, 22:00etan, Artadi elkartean, Jhon Ardilak De allá egingo du.
Bestetik, antzerki saioak direla eta, Herri Antzokian ez da asteburu osoan zinema emanaldirik izango.













