Gazta eta sagardo dastaketa egin ziren atzo Igartubeitin
Igartubeiti Baserri Museoak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin eta Idiazabal Jatorrizko Izendapenarekin lankidetzan, sagardo eta Idiazabal gazta dastaketa jardunaldia egin zuen atzo arratsaldean. Oiharte (Zerain), Olagi (Altzaga), Otatza (Zerain) ...
Igartubeiti Baserri Museoak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin eta Idiazabal Jatorrizko Izendapenarekin lankidetzan, sagardo eta Idiazabal gazta dastaketa jardunaldia egin zuen atzo arratsaldean. Oiharte (Zerain), Olagi (Altzaga), Otatza (Zerain) eta Urbitarte (Ataun) sagardotegiek beraien sagardoa aurkeztu ondoren, ezaugarriez hitzegin zuten, baita sagardoa nola egiten duten ere, zer sagar motekin eta abar. Ondoren, Iñaki Etaiok, Idiazabal Gaztaren dastaketa zuzendu zuen, hiru gazta mota desberdinen ezaugarriak aztertuz: forma, azala, orearen kolorea, begiak, kolorea, testura, zaporea eta hondar zaporea. Igartubeitira hurbildutako jendeak Goierriko sagardoak eta Idiazabal Gazta dastatzeaz gain, bi produktu hauen ezaugarriak eta berezitasunak ezagutzeko aukera izan zuen.













