Hondakinei buruz ezohiko bilkura egingo du Lazkaoko Udalbatzak astelehenean
Lazkaoko Udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du, astelehenean 20:00etan. Oposizioko alderdiek eskatuta, gai bakarraren inguruan ariko dira: hiri hondakinen bilketaz. Horren inguruan, hainbat azalpen eskatu dizkio EAJk Bilduren udal gobernuari: Lazk...
Lazkaoko Udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du, astelehenean 20:00etan. Oposizioko alderdiek eskatuta, gai bakarraren inguruan ariko dira: hiri hondakinen bilketaz. Horren inguruan, hainbat azalpen eskatu dizkio EAJk Bilduren udal gobernuari: Lazkaon gaur egun dagoen bilketa sistemaren «balidazioa»; txartelekin irekitzen den organikoen edukiontziari buruz inkesta egitea, txartela erabiltzen ez dutenentzat kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpaina bideratzea; errefusa jasotzeko ere txartel sistema ipintzea; gaikako bilketari eta autokonpostajeari hobariak ezarriko lizkiokeen ordenantza lantzen hastea; gaika banatuta biltzen denaren eguneroko pisaketa «ahalik azkarren» egitea; edo Sasietako lehendakariarentzat aholkularia kontratatzeko asmoa.













