Lehen taldeak deskantsua izan arren, gainerakoek partidak dituzte asteburuan
Ampo Ordiziako lehen taldeak ez du partidarik jokatuko asteburuan. Bigarren taldeak bai, ordea. Gasteizen jokatuko du, Gaztediren kontra, larunbatean 16:00etan. Lesioen erruz taldea hankamotz dute ordiziarrek, eta hori dela eta, minutu gutxi jokatu di...
Ampo Ordiziako lehen taldeak ez du partidarik jokatuko asteburuan. Bigarren taldeak bai, ordea. Gasteizen jokatuko du, Gaztediren kontra, larunbatean 16:00etan. Lesioen erruz taldea hankamotz dute ordiziarrek, eta hori dela eta, minutu gutxi jokatu dituzten Ampo Ordizia A taldeko jokalarien laguntza izango dute.
Kadeteek larunbatean Durangon dute partida, 10:00etan. Gazteek, berriz, Gernikan jokatuko dute igandean, 11:00etan. txikienen ere jokatuko dute asteburuan. Hernanira joango dira horretara Arrasate/Eibar, Hernani CRE eta Beltzak taldeen kontra jokatzera.
Larunbatean II Rugby Tag txapelketaren bigarren jardunaldia ospatuko dute. Duela bi asteburu ospatu zen lehen jardunaldia. Goierri osokoe skoletako gazteak Idiazabalen eta Lazkaon elkartu ziren, errugbi saioak egiteko. Bigarren jardunaldian bosgarren eta seigarren mailako neska-mutikoek kanporaketak jokatuko dituzte. Garaileek Ampo Ordizia- Cetransa El Salvador partidako deskantsuan jokatuko dute.













