Txotxongiloak bihar Idiazabalen
Bihar, urriak 20, arratsaldeko 17:00etan, “Katillukadak” izeneko txotxongilo obra ikusteko aukera izango da Idiazabalgo Guraso Elkarteko aretoan. “Katillukadak”, txotxongiloak manipulatzeko bost teknika ezberdin erakusten dituen antzezlan bat d...
Bihar, urriak 20, arratsaldeko 17:00etan, “Katillukadak” izeneko txotxongilo obra ikusteko aukera izango da Idiazabalgo Guraso Elkarteko aretoan.
“Katillukadak”, txotxongiloak manipulatzeko bost teknika ezberdin erakusten dituen antzezlan bat da. Bertan, lau ipuin labur , lau teknika desberdinetan antzezten dira, bakoitza bere mezuarekin. Hau dena lotzen duen pertsonaia, Katillu da ( bosgarren teknika).
Katillu pertsonaia, bertsolari ohia da, eta herriz herri dabil umeei ipuinak kontatzen.
Emanaldia familian ikusteko modukoa da, eta batez ere lehen hezkuntzako umeei dago zuzendua.













