Abian da Itsasondoko mendi bizikleta zeharkaldia
Iragarritako ordua baino bost bat minutu lehenago–16:00etan abiatzekoak ziren– abiatu da Itsasondoko plazatik Ijitu kirol elkarteak 15. urtez antolatu duen mendiko bizikleta zeharkaldia. Hogei-hogeita hamar txirrindu zaletu ausartu dira 30 kilometro luzeko ibilbidea osatzera, abiatze orduan behintzat oso petrala baitzen eguraldia. Bidegorritik pare bat kilometro osatu ondoren, Burnikurutzeta mendira (503 m) hartuko dute txirrindulariek. Santa Marinatik aurrera, gainez gain joango dira. Jan-edan postu bakarra egongo da mendian, baina bi aldiz pasatu beharko dute handik. Lehenengo pasaeraren ondoren (14. kilometroa), Pagorriagaraino jarraituko dute. Garin auzoaren (Beasain) goialderaino joan, eta Murumendiren ipar magaletik itzuliko dira, berriz ere anoa postura iristeko (21. kilometroan). Puzgailua opari Bigarren anoa lekutik helmugara beherantz edukiko dute bidea, gehiena pistaz. Berostegi auzora irtengo dira. Handik herrigunera, errepidez bukatuko da proba. Antolakuntzak opari sorta bat jarri du partaideentzat. Parte hartzaile guztiek Giyo markako puzgailu bana jasoko dute opari.
Iragarritako ordua baino bost bat minutu lehenago–16:00etan abiatzekoak ziren– abiatu da Itsasondoko plazatik Ijitu kirol elkarteak 15. urtez antolatu duen mendiko bizikleta zeharkaldia. Hogei-hogeita hamar txirrindu zaletu ausartu dira 30 kilometro luzeko ibilbidea osatzera, abiatze orduan behintzat oso petrala baitzen eguraldia.
Bidegorritik pare bat kilometro osatu ondoren, Burnikurutzeta mendira (503 m) hartuko dute txirrindulariek. Santa Marinatik aurrera, gainez gain joango dira. Jan-edan postu bakarra egongo da mendian, baina bi aldiz pasatu beharko dute handik. Lehenengo pasaeraren ondoren (14. kilometroa), Pagorriagaraino jarraituko dute. Garin auzoaren (Beasain) goialderaino joan, eta Murumendiren ipar magaletik itzuliko dira, berriz ere anoa postura iristeko (21. kilometroan).
Puzgailua opari
Bigarren anoa lekutik helmugara beherantz edukiko dute bidea, gehiena pistaz. Berostegi auzora irtengo dira. Handik herrigunera, errepidez bukatuko da proba.
Antolakuntzak opari sorta bat jarri du partaideentzat. Parte hartzaile guztiek Giyo markako puzgailu bana jasoko dute opari.














