Mikel Mujika bergararra nagusi Urretxu-Zumarragako duatloiean
Bergarako Antxintxika taldeko Mikel Mujikak irabazi du Urretxu-Zumarragako duatloi herrikoia. Bigarren Imanol Larrañaga azkoitiarra, eta hirugarren, haren segida-segidan, Peio Osoro eibartarra sailkatu da. Mujikak 40 minutu pasa behar izan ditu ibilbidea osatzeko (3 kilometro korrika, 14 bizikletan eta beste 1,5 kilometro korrika). Gaur eguerdira arte zegoen izena emateko epea, eta euriak baldintzatuta, 55 atletek soilik hartu dute parte proban, horietako sei Urretxu eta Zumarragakoak. 160 atletek par har zezaketen proban.
Urretxuko Areizaga-Kalebarren plaza izan da duatloiaren erdigunea, bertan egin baitira trantsizioak. Hiru kilometroak osatzen aurrean Imanol Larrañaga izan da, Oñatiko Gaizka Romero orpoz orpo atzetik zuela. Orduan, bizikletak hartu, eta Legazpirantz abiatu dira duatloilariak. Legazpitik ateratzean Larrañago zihoan sailkapen buru bigarrenari 30 segundo atereaz, baina atzera Urretxura bueltatzerako harrapatu egin dute, eta probaren irabazlea izan da bizikleta utzi eta korrika hasten lehena, oso alde txikiarekin bazen ere. Azken kilometro eta erdian aldea zertxobait handitzea lortu du Mujikak, eta eroso iritsi da helmugara.
Urola Plazaola Triatloi taldeak antolatu du proba, Gipuzkoako eta Euskal Herriko federazioekin lankidetzan.














