Zerainen kultur astea da
Joan den larunbatean hasi eta larunbat honetara arte Kultur Astea ari dira ospatzen Zerainen. Urteero bezala, hitzaldiz eta ekintzaz beteriko astea prestatu dute. Larunbaten hasi zuten aste berezi hau Basazabalgoen mendiko txaboara txangoa eginez. Bertan gazta dastatzeko aukera izan zuten Gazta eta Sagardoaren mendia ekimenaren barruan. Arratsaldean, berriz, Eskola Txikien Elkarteak egindako dokumentala ikusi zuten. Igandean, jubilatuen eguna ospatu zuten, eta meza eta bazkari garaian Joxe Agirre eta Patxi Etxeberria bertsolariak izan zituzten lagun. Aste egun buruzurietan hitzaldiak egingo dituzte iluntzeko 19:00etan kultur etxean. Atzo egin zuten lehena, Mikel Zaldibe euskaltzainaren eskutik: Moroak gure artean. Gaurko hitzaldian Josetxo Zufiaurre eta Edorta Kortadirekin batera Joxemari Telleria herritarrak eskainiko du hitzaldia, Alejandro Iruretaz eta Zeraingo arteaz. Bihar Hasier Gogortzak 30 zeraindarri egindako elkarrizketa pasarteekin egindako bideo emanaldia emango du. Etzi Nazioen Munduak sustatutako Gazta zati bat dokumentala emango dute eta ostiralean Anjel Cuerdo abenturazaleak Afrikan egindako bidaiaren bideo emanaldia eskainiko du: Nilo ibaia. Larunbata egun beteena Aurreko egunetan ekintzak izango badira ere, larunbata izango da egunik beteena. Goizeko 11:00etan marrazki rallyarekin eta jolasekin hasiko dute eguna, eta 14:00etan herri bazkaria egingo dute pilotalekuan. Arratsaldean Arrabots taldearekin dantzaldia egongo da eta iluntzeko 19:00etan III. patata tortila lehiaketa egin eta tortilekin afari-merienda egingo dute.
Larunbaten hasi zuten aste berezi hau Basazabalgoen mendiko txaboara txangoa eginez. Bertan gazta dastatzeko aukera izan zuten Gazta eta Sagardoaren mendia ekimenaren barruan. Arratsaldean, berriz, Eskola Txikien Elkarteak egindako dokumentala ikusi zuten.
Igandean, jubilatuen eguna ospatu zuten, eta meza eta bazkari garaian Joxe Agirre eta Patxi Etxeberria bertsolariak izan zituzten lagun.
Aste egun buruzurietan hitzaldiak egingo dituzte iluntzeko 19:00etan kultur etxean. Atzo egin zuten lehena, Mikel Zaldibe euskaltzainaren eskutik: Moroak gure artean.
Gaurko hitzaldian Josetxo Zufiaurre eta Edorta Kortadirekin batera Joxemari Telleria herritarrak eskainiko du hitzaldia, Alejandro Iruretaz eta Zeraingo arteaz. Bihar Hasier Gogortzak 30 zeraindarri egindako elkarrizketa pasarteekin egindako bideo emanaldia emango du. Etzi Nazioen Munduak sustatutako Gazta zati bat dokumentala emango dute eta ostiralean Anjel Cuerdo abenturazaleak Afrikan egindako bidaiaren bideo emanaldia eskainiko du: Nilo ibaia.
Larunbata egun beteena
Aurreko egunetan ekintzak izango badira ere, larunbata izango da egunik beteena. Goizeko 11:00etan marrazki rallyarekin eta jolasekin hasiko dute eguna, eta 14:00etan herri bazkaria egingo dute pilotalekuan.
Arratsaldean Arrabots taldearekin dantzaldia egongo da eta iluntzeko 19:00etan III. patata tortila lehiaketa egin eta tortilekin afari-merienda egingo dute.














