Hiribarren kalea ireki dute zirkulazioarentzat
Lazkaoko Hiribarren kalea zabalik dago, atzera, zirkulaziorako. Asteartean ireki zuten Beasaindik Lazkaoko herrigunerako bidea, astebetean itxita eduki ondoren. Iturgaitzagako errotonda eraikitzeko obretan, uraren isurbidea pasatu dute bien bitartean, bidea zulatu eta hodiak sartuta.

Hiribarren kalean hondeamakina lanean, aurreko astean / Aimar Maiz