
Atenas eta Cicladas uharteak izenburupean diapositiba emanaldia eskainiko du Julian Auzmendi legazpiarrak. 20:00etatik aurrera, kultur etxean.

Opera zikloa DVD-an egitasmoaren barruan G. Verdiren Simon Boccanegra opera lanaren 1.go zatia eskainiko dute azaroaren 14an, asteazkena 20:30ean kultur etxean.

Gurasoei zuzenduta, Arazoen kudeatze sortzailea izenburupean hitzaldia eskainiko du Oripavi elkarteak, azaroaren 29an, osteguna, kultur etxeko ikastaro gelan, 18:00etatik aurrera.

Nola aukeratu seme-alabentzako jostailu egokia? hitzaldia antolatu du udaletxeko euskara sailak. Txatxilipurdi aisialdi taldeko kide bat arituko da hizlari lanetan. Azaroaren 21ean izango da, 18:30ean, kultur etxeko areto nagusiam

Santa Zezilia eguneko kontzertua eskainiko dute Santikutz abesbatzak, Goiz Deia txistulari taldeak, Alaitasuna errondailak eta Legazpi Musika Bandak. Azaroaren 24an, larunbatean izango da 20:15ean elizan.

Doinua Big Band-ek kontzertua eskainiko du azaroaren 18an, igandea Latxartegi aretoan, 13:00etatik aurrera.

Lemniskata zientzia elkarteak, hitzaldi sorta antolatu du azarorako, Zientziaroa goiburuarekin. Hilaren 9an, Raul Ibañez matematikariak, “Un paseo matemático por los medios de comunicación” hitzaldia egingo du. 19:00etan, Igartza jauregi...

16.30 Mozorrotutako umeen kalejira kiroldegitik herriko plazara. 17:30 Argazki lehiaketa udaletxeko areto nagusian. 18:00 Ikurrina altxatzea, suzirien jaurtiketa eta zapia jartzea 2012. urteko jaiei hasiera emateko. Jarraian buruhandiak, erraldoiak et...

IGAkoek Gazte Eguna antolatu dute biharko. Arratsaldeko 18:00etan trikipoteoa egingo dute herriko tabernetan. Behin poteoa amaitutakoan gazte afaria egingo dute, eta hau amaitutakoan kontzertuak egongo dira gaztetxean Zutik dirau, Working Boys eta Guri...

Lazkaoko Hiribarren kalea zabalik dago, atzera, zirkulaziorako. Asteartean ireki zuten Beasaindik Lazkaoko herrigunerako bidea, astebetean itxita eduki ondoren. Iturgaitzagako errotonda eraikitzeko obretan, uraren isurbidea pasatu dute bien bitartean, bidea zulatu eta hodiak sartuta.

Zarzuela zikloa DVD-an egitasmoaren barruan El caserio lana eskainiko dute azaroaren 28an, asteazkena 20:30ean hasita kultur etxean.

Opera zikloa DVD-an egitasmoaren barruan G. Verdiren Simon Boccanegra opera lanaren 2. zatia eskainiko dute azaroaren 21ean, asteazkena 20:30ean kultur etxean.

Euskal Herriko Unibertsitatearen eskaintzaren aurkezpena egingo dute azaroaren 27an, asteartea, ikasle eta gurasoei zuzenduta. 18:30ean kultur etxeko areto nagusian.

Gatazkak aurreikustea eta konpontzea: eskola jazarpena hitzaldia eskainiko du Etxadi elkarteak, azaroaren 14an, 18:00etan hasita kultur etxeko areto nagusian.

Etzi izango den organo kontzertuaren aurkezpenean kontatu du Pedro Laskurainek organoaren historia



Legazpiko udal tasak eta zergak %2,1eko igoera izango dute 2013an, salbuespenak salbuespen. Hala onartu du udalbatzak azkeneko osoko bilkuran, Bilduren aldeko botoekin. Kepa Urtzelai Legazpiko alkateak azaldu duenez, uztaileko hego Euskal Herriko kontsumo prezio indizea (KPI) du oinarrian igoerak. «Urte amaiera bitartean %3,5 edo %4 ere igoko da, baina uste dugu herritarrek ez dutela zertan igoera hau bere gain hartu behar», argitu du. EAJk kontrako bozka eman zuen, eta PSE-EE eta Hamaikabat abstenitu egin ziren. Igoera, orokorrean %2,1ekoa bada ere, salbuespenak daude zenbait zergetan eta tasetan. Bost dira aldaketa nagusienak zergei dagokienez. Ondasun higiezinen gaineko zergan industria lurrei KPIaz gain %0,5eko igoera aplikatuko zaie. Bestalde, jarduera ekonomikoaren gaineko zerga 2 milioi euroko irabaziak dituzten enpresei aplikatu zaie orain arte. Hemendik aurrera, milioi bat eurora jaitsiko dute muga, foru arauak dioenari jarraituz. Hobaria auto konpostarentzat Ibilgailuen gaineko zergan ere aldaketak izango dira. Zaldi fiskalen arabera aldatuko da zerga %2,1 eta %10 artean. Hiri izaerako lur sailen balio gehikuntzaren zergaren muga %10ekoa izan bada ere, «Legazpin %5a aplikatu dugu orain arte». Baina, hemendik aurrera zerga %15era igoko dute, «espekulazioa saihesteko». Eraikin, instalakuntza eta obren gaineko zergak ekainean izan zuen %5eko igoera. Tasei dagokienez, lau dira salbuespen nagusienak. Zaborraren tasak %5 egingo du [...]

Sandrati koba (San Adrian), garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen. Horixe bera berretsi da Aranzadi Zientzia elkarteak azken urte hauetan egin dituen indusk...

IGAkoek Gazte Eguna antolatu dute biharko. Arratsaldeko 18:00etan trikipoteoa egingo dute herriko tabernetan. Behin poteoa amaitutakoan gazte afaria egingo dute, eta hau amaitutakoan kontzertuak egongo dira gaztetxean Zutik dirau, Working Boys eta Guri...

