Jendetza inguratu da Mutiloako V. txerri azokara
Goiz osoan zehar jendetza ibili zen atzo Mutiloako frontoian eta inguruetan. Hainbesteko ospea lortu duen festeako sagardo dastaketa egunaren pare, lepo bete zen Mutiloako frontoia atzo eguerdian. Autoak bide bazter guztiak betetzen, jendea aterki...
Goiz osoan zehar jendetza ibili zen atzo Mutiloako frontoian eta inguruetan. Hainbesteko ospea lortu duen festeako sagardo dastaketa egunaren pare, lepo bete zen Mutiloako frontoia atzo eguerdian. Autoak bide bazter guztiak betetzen, jendea aterkipean frontoira inguratzen, eta behin frontoiean odolki, txorizo eta haragi usaina. Saltzaile eta antolatzaileak “oso gustura” zeuden “lehen urtean ez beste urte guztietan eguraldi txarra agin duelako eta jende gutxiago etorri delako aurreko urteetan, baina aurten eguraldi txarra egin arren jende asko inguratu delako”. Frontoi kanpoaldean erre zen txerria dastatzeko pintxoen zain, ilada luzeak sortu ziren. Odolkia nola egiten erakutsi zuten frontoiaren bazter batean, haurrek astok eramandako karroan ibiltzeko aukera izan zuten, postu mordo bat zegoen frontoian eta inguruetan… Altsasuko Maite Kastroagodinek irabazi zuen azokako saskiaren zozketa. Eta festa amaitzeko herri bazkaria egin zuten herritarrek frontoian bertan. Hona hemen goizak utzi zituen irudi batzuk:












