90-83 galdu du Biok Zerbitzuakek
Lehen hiru laurdenetan markagailuan nagusi izan eta gero, Biok Zerbitzuak saskibaloi taldeak 90-83 galdu zuen Mondragon Unibertsitatearen kontra. Ordiziarrak, partidaren garrantziaz jabeturik, ederki hasi zuten norgehiagoka, batez ere erasoan. Lehen la...
Lehen hiru laurdenetan markagailuan nagusi izan eta gero, Biok Zerbitzuak saskibaloi taldeak 90-83 galdu zuen Mondragon Unibertsitatearen kontra. Ordiziarrak, partidaren garrantziaz jabeturik, ederki hasi zuten norgehiagoka, batez ere erasoan. Lehen laurdena 18-22 irabazi zuten. Bigarren laurdena ildo beretik joan zen eta goierritarrak markagailuan aurretik zirela iritsi ziren deskantsura (39-45). Hirugarren laurdenean arrasatearrak defentsa indartsua egin zuten, eta markagailuko aldea txikitu zuten (65-66). Azken laurdenean, Mondragon Unibertsitatea taldeak hobeto jokatu zuen erasoan, eta garaipena lortu zuen.