Gidarien dokumentazioa kontrolatzeko kanpaina egingo dute
Beasaingo udaltzaingoak egunotan egingo duen zirkulazio kanpainaren berri eman du. Gidariek eta ibilgailuek dokumentazioa behar bezala daramatela ziurtatzea izango da helburua; eta kontrako kasuetan, salaketa jarriko dute, eta delituren bat egonez gero...
Beasaingo udaltzaingoak egunotan egingo duen zirkulazio kanpainaren berri eman du. Gidariek eta ibilgailuek dokumentazioa behar bezala daramatela ziurtatzea izango da helburua; eta kontrako kasuetan, salaketa jarriko dute, eta delituren bat egonez gero, dagozkion eginbideak zabalduko dituzte. Gaur hasi eta ostiralera bitartean egingo dituzte kontrolak, herriko hainbat puntutan.













