Larunbatera bitartean ekintza ugari izango da Mutiloako kultur astean
Ekintzaz beterikoa izango da aste hau Mutiloan, kultur astea izango baitute. Astearen hasierarekin batera, atzo egin zuten lehen ekintza. Herriko Txerri-Gorri elkartean Sukaldaritzari buruzko hitzaldia izan zuten Ostatuko Nerea Barrutiaren eskutik. Ga...
Ekintzaz beterikoa izango da aste hau Mutiloan, kultur astea izango baitute. Astearen hasierarekin batera, atzo egin zuten lehen ekintza. Herriko Txerri-Gorri elkartean Sukaldaritzari buruzko hitzaldia izan zuten Ostatuko Nerea Barrutiaren eskutik.
Gaur ikusentzunezko bat ikusteko aukera izango dute udaletxeko ganbaran. Arratsaldeko 19:00etan Nazioen Munduak eskatuta Ion Maiak egin zuen Gazta Zati Bat dokumentala ikusteko aukera izango da.
Bihar, kultur aste honetako bigarren hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dute. Joxe Ramon Agirre Marron ataundarrak Mongoliara egindako bidaiaren inguruan hitz egingo du arratsaldeko 19:00etan udaletxeko ganbaran.
Etzi, ostirala, herriko txikienei zuzendutako ekintza bat izango dute. Herriko ludotekara ipuin kontalari bat etorriko da arratsaldeko 17:00etan.
Kantuan amaituko dute astea
Astea giro paregabean amaitzeko lagun aproposak izango dituzte larunbatean. Kuxkuxtu taldekoak lagun hartuta, kantu afaria egingo dute larunbat iluntzeko 21:00etan Txerri Gorri elkartean.













