‘Euskaraz bizi nahi dut’ egitasmoaren erakusketa ikusgai dago
Euskaraz bizi nahi dut egitasmoaren barruan, hainbat ekintza egin dira azken hilabetean Goierri garaian. Urretxun flashmob-a grabatu zuten urria amaieran. Legazpin, aldiz, lip dub bat egin dute orain aste gutxi. Ekintza hauek borobiltzeko asmoz, orain,...
Euskaraz bizi nahi dut egitasmoaren barruan, hainbat ekintza egin dira azken hilabetean Goierri garaian. Urretxun flashmob-a grabatu zuten urria amaieran. Legazpin, aldiz, lip dub bat egin dute orain aste gutxi. Ekintza hauek borobiltzeko asmoz, orain, euskararen erabileran inguruko erakusketa zabaldu dute Legazpin. Erakusketa bera ikusgai izango da abenduan Zumarragan ere.
Legazpin atzoz geroztik ikusgai dago erakusketa kultur etxean, eta abenduaren 3ra arte egongo da zabalik. Erakusketa bi zatitan dago banatuta: Egia deserosoa izeneko hizkuntza politikari buruzko erakusketa, eta Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako ikastetxeetako ikasleek euskararen egoeraren inguruan eskualdean bildutako informazioa agertzen duen lana.
Espazioak bermatzea
Gutxitutako hizkuntza berreskuratzeko hainbat faktore kontutan hartzea beharrezkoa. Besteak beste, hizkuntza ez dakitenek ikasi egin behar dute, baina horrekin batera, hizkuntza hori erabili ahal izateko aukerak eta espazioak bermatu behar zaizkie herritarrei. Horri lotutako erakusketa da Egia deserosoa deitutako erakusketa. Bestalde, ikastetxeetako ikasleek eskualdeko ezagutza eta erabilera datuak bildu dituzte, hizkuntza paisaia osatu dute, publizitatea aztertu eta kale inkestak burutu dituzte.