Gazteak kirol elkarteak pilota jaialdia antolatu du 10. urteurrena ospatzeko
Legazpiko Gazteak kirol elkarteak 10. urteurrena bete du aurten. Hori dela eta, elkartearen pilota sailak pilota jaialdia antolatu du ostiral honetarako Urbeltzen. Unai Olaizola pilota saileko ordezkariak esan duenez, zerbait xumea egin nahi dute urte hauetan egindako lanaren erakusgarri izango dena. Legazpiko Gazteak kirol elkartea pilota sailak eta futbol sailak osatzen dute. Orain dela 10 urte, futbol taldea osatzearekin bat jaio zen Legazpin Gazteak kirol elkartea. Futbolarien atzetik sortu zen pilota taldea. «Ez genuen helburu zehatzik, guk geuk Legazpin pilotan jolastu ahal izateko zerbait besterik ez genuen nahi», dio Olaizolak. Baina denborarekin, modu xumean hasi zen hura handituz joan zen. «Laster, zenbait guraso gerturatu zitzaizkigun haurrentzako zerbait antolatu ahal genezaken galdezka», eta horrela sortu zen pilota eskola. Gaur egun, 6 eta 12 urte arteko 55 haur daude pilota eskolan eta federatuen taldea 13 eta 26 urte arteko beste 18 pilotariz osatuta dago. Urte guzti hauetako lana nolabait ospatzeko pilota jaialdia antolatu dute ostiral honetarako. «Mikel Goñi eta Lasa III.a oraindik ere erakustaldiak egiten dabiltzala ikusita, beraiekin zerbait antolatzea bururatu zitzaigun». Bestalde, Ion Agirre legazpiarra ere maila ona erakusten ari dela eta jaialdiko beste protagonistetako bat izango da. Hiru partida izango dira guztira Urbeltz pilotalekuan. Telleria eta Iraeta Garmendia eta Anduagaren [...]
Legazpiko Gazteak kirol elkarteak 10. urteurrena bete du aurten. Hori dela eta, elkartearen pilota sailak pilota jaialdia antolatu du ostiral honetarako Urbeltzen. Unai Olaizola pilota saileko ordezkariak esan duenez, zerbait xumea egin nahi dute urte hauetan egindako lanaren erakusgarri izango dena.
Legazpiko Gazteak kirol elkartea pilota sailak eta futbol sailak osatzen dute. Orain dela 10 urte, futbol taldea osatzearekin bat jaio zen Legazpin Gazteak kirol elkartea. Futbolarien atzetik sortu zen pilota taldea. «Ez genuen helburu zehatzik, guk geuk Legazpin pilotan jolastu ahal izateko zerbait besterik ez genuen nahi», dio Olaizolak.
Baina denborarekin, modu xumean hasi zen hura handituz joan zen. «Laster, zenbait guraso gerturatu zitzaizkigun haurrentzako zerbait antolatu ahal genezaken galdezka», eta horrela sortu zen pilota eskola. Gaur egun, 6 eta 12 urte arteko 55 haur daude pilota eskolan eta federatuen taldea 13 eta 26 urte arteko beste 18 pilotariz osatuta dago.
Urte guzti hauetako lana nolabait ospatzeko pilota jaialdia antolatu dute ostiral honetarako. «Mikel Goñi eta Lasa III.a oraindik ere erakustaldiak egiten dabiltzala ikusita, beraiekin zerbait antolatzea bururatu zitzaigun». Bestalde, Ion Agirre legazpiarra ere maila ona erakusten ari dela eta jaialdiko beste protagonistetako bat izango da.
Hiru partida izango dira guztira Urbeltz pilotalekuan. Telleria eta Iraeta Garmendia eta Anduagaren aurka arituko dira, hasteko 16 tantora. Urretabizkaiak era Gaiurraldek lau t´erdian neurtuko dituzte indarrak 18 tantora. Amaitzeko, Mikel Goñi eta Iosu Agirre Capellan eta Lasa III.aren aurkako norgehiagoka izango da 22ra. Sarrerak 5 eurotan daude salgai Katilun, Oilarran, Urbeltzen, Laubide jatetxean, Karibe Berrin, Karibe Zaharren eta Aztiri erretegian. Jaialdiari 22:00etan emango zaio hasiera.