Lazkaoko Udalak auzoen bileren bigarren erronda bihar hasiko du
Lazkaoko Udalak hiru batzar egingo ditu hurrengo hiru asteotan herritarrekin. Herritarren partaidetza eta komunikazioa lantzeko asmoz, maiatzean gauzatu ziren bileren bueltako txandakoak izango dira, orduan jasotako iritzi, kexa eta iradokizunen galderak. Aurreneko hartu-emanean landutako gai bakoitzari buruz zer erabaki hartu diren eta zer ekimen hasi diren jakinaraziko die udalak herritarrei. Ondoren, herritarrek lituzketen proposamen edo kexa gehiago entzuteko tartea egingo dute, ekarpen gehiago jasotzeko ere baliatu nahi dituelako udalak oraingo batzarrak. Maiatzekoak bezala, aurtengo bigarren errondak ere hiru batzar izango ditu, auzoka edo guneka izendatutako herritarrentzat zuzenduta. BILEREN EGUTEGIA Bihar (azaroak 28, asteazkena). 19:00etan, Areria antzokian: San Jose, San Prudentzio, Santa Madalena, Mikelar eta Jose Lasa kalekobizilagunentzat. Abenduaren 5ean, 19:00etan, Arerian: Gurutze, Hirigoien eta Zubizkitza. Abenduaren 12an, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan: lehen izendatu gabeko gainontzeko guneetakoentzat. Bere auzoko bilerara joaterik ez dutenek beste bietako edozeinetara joateko aukera izango du. «Bilera txanda hau udaletxeko ateak irekitzen jarraitzeko beste urrats bat da. Orain arte egindakoa aurrerantzean denon artean osatzen joan behar dugu. Beraz, eskaera zehatz bat egin nahi dizuegu: bilera hauetara ere azaltzea eta, ahal duzuen neurrian, zeuen ekarpena egitea», esan du udalak, berriki kaleratutako udal aldizkarian. Udalaren eta herritarren arteko komunikazio dinamika hori «indarra galtzen» ezin dela utzi adierazi du udalak. [...]
Lazkaoko Udalak hiru batzar egingo ditu hurrengo hiru asteotan herritarrekin. Herritarren partaidetza eta komunikazioa lantzeko asmoz, maiatzean gauzatu ziren bileren bueltako txandakoak izango dira, orduan jasotako iritzi, kexa eta iradokizunen galderak.
Aurreneko hartu-emanean landutako gai bakoitzari buruz zer erabaki hartu diren eta zer ekimen hasi diren jakinaraziko die udalak herritarrei. Ondoren, herritarrek lituzketen proposamen edo kexa gehiago entzuteko tartea egingo dute, ekarpen gehiago jasotzeko ere baliatu nahi dituelako udalak oraingo batzarrak.
Maiatzekoak bezala, aurtengo bigarren errondak ere hiru batzar izango ditu, auzoka edo guneka izendatutako herritarrentzat zuzenduta.
BILEREN EGUTEGIA
- Bihar (azaroak 28, asteazkena). 19:00etan, Areria antzokian: San Jose, San Prudentzio, Santa Madalena, Mikelar eta Jose Lasa kalekobizilagunentzat.
- Abenduaren 5ean, 19:00etan, Arerian: Gurutze, Hirigoien eta Zubizkitza.
- Abenduaren 12an, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan: lehen izendatu gabeko gainontzeko guneetakoentzat.
Bere auzoko bilerara joaterik ez dutenek beste bietako edozeinetara joateko aukera izango du.
«Bilera txanda hau udaletxeko ateak irekitzen jarraitzeko beste urrats bat da. Orain arte egindakoa aurrerantzean denon artean osatzen joan behar dugu. Beraz, eskaera zehatz bat egin nahi dizuegu: bilera hauetara ere azaltzea eta, ahal duzuen neurrian, zeuen ekarpena egitea», esan du udalak, berriki kaleratutako udal aldizkarian.
Udalaren eta herritarren arteko komunikazio dinamika hori «indarra galtzen» ezin dela utzi adierazi du udalak. «Edukiz, parte-hartzez eta eraginkortasunez» hezurmamitu beharrekoak direla gaineratu du. Hartara, urtean mota horretako bi bilera txanda egiteko asmoa du.