Legorretako Udalak 22.200 euro bideratu ditu garapeneko diru laguntzetarako
Legorretako Udalak 22.246 euro bideratuko ditu garatze bidean dauden herrialdeetan proiektuak dituzten erakundeei diru laguntzak emateko. 2011. eta 2012. urteetako ekitaldiei dagokiena da deialdia, elkarrekiko lehia erregimenean egina. Irabazi asmorik ...
Legorretako Udalak 22.246 euro bideratuko ditu garatze bidean dauden herrialdeetan proiektuak dituzten erakundeei diru laguntzak emateko. 2011. eta 2012. urteetako ekitaldiei dagokiena da deialdia, elkarrekiko lehia erregimenean egina.
Irabazi asmorik gabeko erakundeek jaso dezakete Legorretako diru laguntza. Egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Euskal Herriko zazpi herrialdeetakoren batean eduki behar dute.
Eskaerak eta beharrezko agiriak Legorretako udaletxean aurkeztu behar dira, 08:30etik 13:30era, abenduaren 23rako.