Balkoien zati bat ixteko araudia atera du Olaberriko Udalak
Olaberriko Udalbatzak herriko etxeetako balkoien eta terrazen zati bat ixtea baimentzen duen ordenantza onartu du. Gune horietan arotzeria lanak egiteko aukera ere ematen du araudi berriak. Iragarkia atzo argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta 30 eguneko epea ireki du orain alegazioetarako.













