http://www.youtube.com/watch?v=lbIovAI0VAo Yerko Ortizek (Legazpi, 1986) Leize Gorria kultur elkarteak antolatutako Urrezko Pua gitarra lehiaketan lehendabiziko saria irabazi du. Heavy-ak gaztetatik erakarri du Ortiz, eta dioenez, gitarra zaletasuna ere hortik datorkio, seguruenik. Bere aitak ganbaran gordeta zuen gitarra batekin hasi zen, bere kabuz, lehenengo akordeak jotzen 16 urterekin. Gerora, zaletasuna lanbide bihurtu zitekeela ulertu zuenean, gitarra ikasketak hasi zituen. Bere ibilbidean, musika talde ezberdinetako kide ere izan da. Ezer baino lehen, zer suposatu du zuretzat Urrezko Pua sariak? Batez ere aurrera jarraitzeko akuilua izan da. Pertsonalki gehiago ikasteko aukera ere eman dit, lehiaketarako prestatu beharra izan dut azkenean, hobetzeko motibazioa izan da. Eta profesionalki? Jende asko ezagutzeko aukera ere eskaini dit eta, batez ere, Donostia inguruko musikaren munduan nire burua ezagutzera emateko balio dit. Horrek ate gehiago irekitzeko aukera eskainiko didala uste dut. Bestela, inguruan daukadan jende guztiaren babesaz ohartzeko ere baliagarria izan da. Egia esan, niri baino beraiei egin die ilusio gehiago lehiaketa irabazteak. Jasotako esperientziaz gain, sariak ere jaso dituzu. Bai. Urrezko pua ezaguna, alde batetik. Urrezkoa dela benetan esan didate, eta merkatuan 300 euroko balioa omen dauka. Bestetik Fender stratocaster custom shop relic 56 gitarra bat. 50 bat urte edukiko balitu bezala eginda dago, izkinak zaharkituta. 3.000 euroko [...]
Zaldua zumarragarra Jon Irazu zizurkildarrarekin egingo duen aizkora apustua prestatzen aritu da azken hilabeteetan. Prestakuntza berezirik egiten ari al zara? Txapelketa baterako ere prestatu behar zara, jakina. Apustu batek prestakuntza luzeagoa eskatzen du, bestelako prestaketa da. Bizpahiru hilabete daramatzat Tolosarako prestatzen.
Yerko Ortizek (Legazpi, 1986) Leize Gorria kultur elkarteak antolatutako Urrezko Pua gitarra lehiaketan lehendabiziko saria irabazi du. Heavy-ak gaztetatik erakarri du Ortiz, eta dioenez, gitarra zaletasuna ere hortik datorkio, seguruenik.
Aste honetako GoiBerrik hiru goierritar ditu protagonista nagusi gisa. Horietako bi antzerki produktoreak dira: Asier Zinkunegi eta Xabier Agirre. Agirre Txalo ekoizpen etxekoa da eta Zinkunegi, berriz, Dar-Dar produktorakoa. Antzerkigintzaren egoeraz aritu dira beraiekin, euren ikuspuntua baliatuz. Bideo honetan, Asier Zinkunegiri eginiko elkarrizketa ikus daiteke, Gotzon Aranburuk grabatua.