Otsailaren 9an jokatuko da Argi Berri elkarteko mus txapelketa azkarra

Otsailaren 9an XXXVI. Mus Txapelketa Azkarra jokatuko da Ordiziako Argi Berri elkartean. Lau erregetara, sei hamarreko hiru ustelera jokatuko dute, eta bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu izena emateko. Zortzi sari banatuko dituzte: 1. Saria: 1.500 euro eta txapelak 2. Saria: 800 euro 3. Saria: 400 euro 4. Saria: 200 euro 5. Saria: Arkume bat eta bi txuleta 6. Saria: Arkume bat eta bi txuleta 7. Saria: Lau afari (Oteñe erretegian) 8. Saria: Lau afari (Begiristain sagardotegian) Elkarteko lehen bikotea: Bi txuleta Herriko lehen bikotea: Bi txuleta eta bi ardo botila Lehenengo emakume bikotea: Lurrindegiko lote bat 16:30ean hasiko dute txapelketa.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa