EHko mus txapelketako kanporaketak asteburuan

Euskal Herriko Mus Txapelketa martxan da dagoeneko, eta asteburuan, hiru kanporaketa egingo dituzte Goierrin. Ostiralean, Olaberriko Arkupe elkartean egingo dute saioa, 21:30ean. Larunbatean berriz, Beasainen eta Ordizian izango dira kanporaketak. Beasaingo saioa 16:00etan hasiko da, Arrano tabernan; Ordiziako berriz, 16:30ean, Irriki kultur elkartean. Irabazleek Gipuzkoako kanporaketa jokatu ahal izango dute, otsailean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa