Bi eguneko erretratu tailerra eskainiko du Gorka Salmeronek Ordizian
Ortzadar Argazki Elkarteak erretratu tailerra antolatu du Argazkiak egitearen inguruko erreflexioak izenburupean. Gorka Salmeron legazpiarrak eskainiko du. Barrena kultur etxean egingo dute otsailaren 23an eta 24an.
ORDUTEGIA:
otsailaren 23a (10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00)
otsailaren 24a (10:00 – 14:00).
Izena eman nahi dutenek otsailaren 9ra arteko epea dute. 75 euro ordaindu beharko dituzte. Izena ortzadarordizia@gmail.com helbidera idatzita edota 656 72 63 27 telefonora deituta eman daiteke.
Tailerraren edukiak:
- Parte hartzaileen argazkien aurkezpen eta ikustaldia.
- Erretratua argazkigintzaren historian zehar, errepasu txiki bat; egile batzuen lanei hurbilduz.
- “Plagio bat, eta zenbait galdera argazkien inguruan”. Erreflexioak: argazkigintzari, argazkiei eta argazkiak egiteari buruz. fotografiar. “Argazkiak egitearen” analisi laburra.
- Irakaslearen argazkien ikustaldia.
- Argiarekin jokatuz estudioan. Saio teriko – praktikoa.
- Partaideen saio praktikoa estudioan.