Goierriko herri garaienak zurituta esnatu dira gaur, bart botatako elurrarengatik. Ez du asko bota, baina bai lehen orduetan bazterrak zuritzeko adina. Egunak aurrera egin ahala, eta euriaren eraginez ere, lehen elurtea etorri bezain azkar doa herriguneetatik. Ez horrela mendietatik. Galeriako irudietako batean ikus daitekeenez, Izazpiko gaina zuri-zuri dago. Errepideei dagokienez, Zumarragatik azkoitiara bidean lurjausi bat egon da, eta trafikoa motela da.
Andoni Ormazabalek 20 urtean zehar Ekialde Hurbila gertutik ezagutu du lana dela eta, Israel bereziki; gizarte hura ezagutzeaz batera lehenengo bidaiako...
Beasain-Durango zatiko GI-632 errepidean laster hasiko dira lanak azken zatian, eta garaia iristen denerako Urretxuko eta Legazpiko Udalek bi...
Berria.info • ETAko kide izatea eta armak eta lehergailuak izatea egotzita zigortu dute Esnaola legorretarra. Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Lander Etxeberria. ETAri laguntzea egotzita epaitu zuten joan zen astean, Aitor Esnaolarekin batera, baina auzitegiak ebatzi du ez dagoela esaterik Etxeberriak erakunde armatuari lagundu ziola.
Ion Izagirre ormaiztegiarra biakin ari da Australiako Tour Down Under lasterketan. Lehen etapan euskaldun bizkorrena izan bazen, bigarrenean ere hala izan da. Bederatzigarren postuan iritsi da helmugara, irabazlearengandik lau segundura. Bideo honetan ingelesez erantzuten die kazetarien galderei.