Elurra etorri bezain azkar doa Goierri garaiko herriguneetatik
Goierriko herri garaienak zurituta esnatu dira gaur, bart botatako elurrarengatik. Ez du asko bota, baina bai lehen orduetan bazterrak zuritzeko adina. Egunak aurrera egin ahala, eta euriaren eraginez ere, lehen elurtea etorri bezain azkar doa herriguneetatik. Ez horrela mendietatik. Galeriako irudietako batean ikus daitekeenez, Izazpiko gaina zuri-zuri dago. Errepideei dagokienez, Zumarragatik azkoitiara bidean lurjausi bat egon da, eta trafikoa motela da.
Goierriko Hitza
Goierri

Gaurko iragarpenaren arabera, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu agertuko da. Prezipitazio txikia egingo du, goizaldean eta gauean ertaina. Trumoi-ekaitzak izateko eta txingorra egiteko probabilitatea handia da, bereziki egunaren lehenengo partean. Elur-kota 300-500 metro artean kokatuko da eta arratsaldean igo egingo da. Gauean 800-1000 metro artean kokatuko da. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, ipar-mendebaldekoa nagusituz. Tenperatura maximoetan, aldaketarik ez da izango, edo gutxi jaitsiko da. Barnealdeko zenbait puntutan izotz txikia egingo du, bereziki mendi inguruetan.
Zumarragatik Azkoitiarako bidean lurjausia gertatu da, eta errepidea moztuta dago une hauetan [10:00].
Eskerrik beroenak argazkiak igorri dituzten irakurleei!
[nggallery id=16]
Iker Mujikak grabatutako bideoa:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.