‘Kablea Ataunen’ liburua argitaratu dute berriz
Ataungo Udalak Kablea Ataunen izenburuko liburuaren ale gehiago atera ditu. Agortuta zegoen, eta eskariari erantzuteko bigarren edizioa kalean da. Barandiaran Museoan eta Gerriko liburu-dendan (Lazkao) eros liteke, 10 euroan. Lourdes Altunak egin zuen liburua, eta II. Ataun Aztergai Beka jaso zuen. Udalak 1999an argitaratu zuen. Baserrira belarra ekartzeko sistemari buruz da. Herrian 197 kable zeuden, liburuak dioenez.