Mendizabal eta Irastortza irabazle Zaldibian musean
Euskal Herriko Mus Txapelketara sailkatzeko herriko kanporaketa ostiralean jokatu zuten Zaldibian, hamabi bikoteren artean. Manex Mendizabal eta Xabier Irastortza izan ziren garaile. Bigarren Josu Irazustabarrena eta Axier Murua geratu ziren. Gipuzkoako saiora (otsailaren 23an) bi biko horiek sailkatu dira Zaldibiatik.