Murumendi ikastetxeak bere ateak zabalduko ditu
Murumendi ikastetxeak matrikulazio kanpainari ekin dio, eta horren harira, bi saio antolatu dituzte datorren asterako. Batetik, matrikularen inguruan hitz egiteko bilera egingo dute asteazkenean, 18:00etan. Ostegunean berriz, ate irekien eguna egingo dute; gurasoek ikastetxea bisitatuko dute, umeak eskolan dauden bitartean. 09:00etatik aurrera izango da jardunaldia.