Olaberrian ostiralean da Euskal Herriko mus saioa
Olaberritarrek ostiral honetan jokatuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketarako herriko kanporaketa. Arkupe elkartean da saioa, 21:30ean. Izena hasteko ordu horren aurretik eman behar da, elkartean bertan. Olaberritar talde batek antolatu du, udalaren laguntzarekin. Lehen bi bikoteek Tuterako (Nafarroa) jaki sorta bana jasoko dute saritzat, hango Argia ikastolari laguntza emate aldera.