Sailkapeneko seigarren eta zazpigarren postuetan daude Izagirretarrak
Ion Izagirre ormaiztegiarra biakin ari da Australiako Tour Down Under lasterketan. Lehen etapan euskaldun bizkorrena izan bazen, bigarrenean ere hala izan da. Bederatzigarren postuan iritsi da helmugara, irabazlearengandik lau segundura. Bideo honetan ingelesez erantzuten die kazetarien galderei.
Ion Izagirre ormaiztegiarra bikain ari da Australiako Tour Down Under lasterketan. Lehen etapan euskaldun bizkorrena izan bazen, bigarrenean ere hala izan da. Bederatzigarren postuan iritsi da helmugara, Geraint Thomas irabazlearengandik lau segundura. Bere anaia Gorka 15. postuan helmugaratu da, denbora berean. Garikoitz Bravo 40. postuan helmugaratu zen, minutu bat eta hemezortzi segundora. Sailkapen orokorrean, Ion Izagirre seigarren postuan dago, eta bere anaia Gorka zazpigarrenean. Biak ere liderrarengandik hamalau segundora daude. Garikoitz Bravo lazkaotarra berrogeigarren postuan dago, minutu bat eta 28 segundora.
Bideo honetan, Ion Izagirrek kazetari baten galderei erantzuten die, ingelesez. Talde gaztea dutela dio bertan, eta taldekide erasokorrak dituela. Tour on bat egiteko itxaropena dutela ere esaten du bideoan, goierritarrak, behintzat, lortzen ari direna.
Ikusi lasterketako webgune ofiziala: tourdownunder.com.au
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.