Beteranoen danborradan parte hartu nahi dutenek Barrenan eman beharko dute izena
Danborradaren Mendeurrenaren Batzordea uztailaren 24an beteranoen danborrada bat antolatzeko aukera aztertzen ari da eta bertan parte hartzeko asmoa izan dezaketen pertsona kopurua ezagutu nahi dute. Kantinerak, gastadoreak, danborrariak eta barrilariak behar dituzte. Interesa dutenek otsailean zehar eman ahalko dute izena Barrena kultur etxean.













