Oianguko jokalariek pala partidak dituzte asteburuan
Asteburuan hirugarren jardunaldia jokatuko dute palako Udaberri eta Euskal Herria Txapelketetan. Oianguko palariak bertan izango dira. Udaberri txapelketan, Olaran-Berasategi II bikoteak hartuko du parte. Txost taldearen kontra jokatuko dute, bihar, larunbata, 18:00etan Oiartzunen.
Euskal Herriko ligan, bigarren mailan, Luzuriaga eta Soraluze Getxora joango dira jokatzera. Pala motzean, berriz, Aranburuk eta Goiburuk gaur gauean jokatuko dute Aizarnazabalgo pilotalekuan. Zumaiako taldearen kontra ariko dira. Pala motzeko lehenengo mailan, azkenik, Arrietak eta Andonegik Sopelan jokatuko dute, Kurene taldearen kontra.













