Sailkapeneko bosgarren postura igo da Gorka Izagirre
[irudian, Garikoitz Bravo] Sailkapen nagusiko bosgarren postuan kokatu da Gorka izagirre ormaiztegiarra, Australian ospatzen ari diren Tour Down Under lasterketan. Bere anaia Ion seigarren postura igo da. Bravo 72.a da, lilderrarengandik 9 minutura.
Izagirre anaiak liderrarengandik hamabost segundura daude sailkapenean. Laugarren etapa sprintean erabaki zen, eta irabazlearen tropelean iritsi ziren hiru goierritarrak, denbora berean. Gorka Izagirre 19. postuan helmugaratu da; Ion Izagirre 33. postuan eta garikoitz Bravo 34.ean. Bideo honetan, Bravo lazkaotarra ageri da, lasterketa baten aurretik. Bi etapa falta dira lasterketa amaitzeko.
• Informazio guztia: tourdownunder.com.au













