Aerobik eta patinatze ikastaroak antolatu dituzte Olaberrian
Olaberriko Udalak helduei zuzendutako bi ikastaro antolatu ditu. Irristaketa edo patinatze ikastaroa astearteetan 17:00etatik 18:00etara izango da. Denera hamabi saio dira, eta prezioa 60 euro. Aerobika astelehen, asteazken eta ostiraletan da, 20:30etik 21:30era, gimnasioan. Hileko kuota, Olaberrian erroldatutakoentzat 25 eurokoa da, eta erroldatu gabeentzat 30ekoa. Gutxienera hiru hilabeterako eman behar da izena aerobikean. Bestetik, Pilates saioetan izena emateko epea otsailaren 15era arte dago irekita.













