Iturgaitzagan aparkalekua egokitu du udalak
Lazkaoko Udalak autoak uzteko aparkaleku bat prestatu du Iturgaitzaga auzunean. Etxebizitza multzo berriak eraikitzeko lehen zeuden hainbat toki desagertu egin dira, eta haien ordez hormigoizko zorua egokitu du, dorrearen atzealdean. Behin-behineko aparkalekua izango da, etxeen eta urbanizazio lanen eraikuntzak irauten duen bitarterako.













