Amaitu da 2013rako aurrekontu parte hartzaileen prozesua
Sektore ezberdinetan banatuta 165 pertsonek hartu dute parte egitasmoan, eta 100 proposamenetik gora jaso dituzte guztira. Urretxu Biziz parte hartze prozesua lehenengo emaitzak ematen hasia da. Udalarentzat herritarrengana hurbiltzeko ariketa bat da. Bertan parte hartu duten herritarrentzat, aldiz, politika ulertzeko eta egiteko modu berri bat. Aurtengo udal aurrekontuak aitzakia hartuta, elkarlana oinarri duen lanketa eraman dute aurrera azken hilabetean.