«Danbor-jole baten iruditxoa da egin didaten oparirik bereziena»
Iñaki Hidalgo (Ordizia, 1959) Ordiziako Udaleko kultura arduraduna da. 1985an hasi zen udalarentzat lanean, liburutegiko arduradun gisa. Ordiziar petoa da eta danbor-joleen buru da herriko danborradan. Ekitaldi honek 100 urte bete behar ditu eta mendeurren ospakizunak antolatzeko batzordean parte hartzen ari da.
Zaletasun bat.
Musika klasikoa, abesbatzak eta argazkigintza.
Oporretarako leku bat.
Azken urteotan Cambrilsera (Tarragona, Herrialde Katalanak) joan naiz familiarekin.
Liburu bat.
Joan Mari Irigoienen Lur bat haratago. Nobela historikoa asko gustatzen zait.
Musika talde bat.
Asko. Pink Floyd eta The King Singers, adibidez.
Abesti bat.
Agustin Goytisolo poetaren Poemas para Julia, Paco Ibañezek abestua.
Amets bat.
Lana dugunok lan apur bat gutxiago eginez, guztiontzat lana lortzea.
Janari bat.
Haragia eta gozokiak.
Edari bat.
Ardo beltza.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Bi semeen jaiotze eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ezkondu nintzen egunean oparitu zidaten danbor-jole baten iruditxoa.
Gorroto duzuna.
Zurikeria.
Goierriko txoko bat.
Ordiziako parkeak: Oiangu, Barrena, Oreja…
Herriko alkate bazina…
Ez nintzateke alkate izango.