Eskola Kiroleko arazoei buruz aritzeko hitzaldia
Ordiziako Udaleko Kirol Aholku Batzordeak Eskola Kirolean sortzen diren jarrera ezkorrei –ikasle eta epaileek jasaten duten presioa…– aurre egiten ikasteko eta jarrera horiek zuzentzeko hitzaldi bat antolatu du ostegunerako. Barrenan izango da, 19:00etan, eta Luis Comendador eta Ricar Montero izango dira hizlariak. Eskola Kiroleko ikasleen guraso, teknikari, entrenatzaile, eta irakasle eta ikasleei zuzenduta dago.