Ion Izagirre eta Garikoitz Bravo kamisetak sinatzen aritu dira Beasainen
Euskaltel-Euskadiko Ion Izagirre eta Garikoitz Bravo txirrindulariak kamisetak sinatzen aritu dira 19:00etan hasita Beasaingo Logikaline-Euskaltelen Beasaingo saltokian. Denda lepo beteta egon da, batez ere mutil gaztetxoz. Bertaratuei Euskalteleko kamiseta bana oparitu diete, eta bi txirrindulariek sinatu egin dituzte kamiseta horiek. Batzuk etxetik ekarri dituzte malloteko kamisetak, posterrak eta abar. Bi txirrindulariek dozenaka sinadura egin dituzte, bakoitzari pertsonalizatutako aipamentxo eta guzti.