Ezker abertzaleak 'Errausketarik? Ez, eskerrik asko' kanpaina egingo du Goierrin
Goierriko ezker abertzaleak “hondakinen gaikako sailkatzearen eta kudeaketaren alde” egiteko Errausketarik? Ez, eskerrik asko kanpaina egingo du gaur eta bihar artean eskualdeko herrietan. Mahai berezia jarriko dituzte, eta kanpainaren leloa duten eranskailuak salduko dituzte bi euroan.
“Zero Zabor filosofiarekin eta helburuarekin bat egiten dugun herritarrok birziklatzearen aldeko apustu garbia egin dugu, gauzak ongi egin nahi ditugu, sortzen dugun zaborra gutxitu, sortutakoa birziklatu, hondakinak errausketa eta zabortegi kutsakorrik gabe tratatu, eta ahalik eta konponbide jasangarriena eman hondakinen gaiari”, dio Goierriko ezker abertzalearen oharrak.
Hori dela eta, goierritar guztiei egiten diete mahai horietara hurbildu eta eranskailuak eskuratzeko deia, “moto, auto, furgoneta, kamioi, etxe zein lantokietako leihoetan jartzeko”.