Igandean hasiko da Kuadrilla arteko 34. futbol txapelketa
Igandean jokatuko dira Ordiziako Kuadrilla arteko 34. futbol txapelketaren lehen partidak. Guztira 15 taldek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta. A multzoko zortzi taldeak hauek dira: Meridiano 0; Downtown; Yatike; Zurraka 96; Gauss; Embimotxo; Totzi; eta Kozen. Eta B multzokoak, berriz, honakoak: Rockus; Because; Perla Forza; Tzulo; Arkaitza; Non Plus; eta KM-39. Etzi jokatuko den lehen jardunaldian A multzokoak lehiatuko dira: Meridiano O-Kozen; Downtown-Totzi; Yatike-Embimotxo; eta Zurraka 96-Gauss.
Hilaren 24an, berriz, B multzokoek neurtuko dituzte indarrak, eta zazpi talde daudenez, batek beti atseden hartuko du. Bekause-KM39; Totzi-Meridiano 0; eta Embimotxo-Downtown. Rockusek ez du jokatuko. Iaz Perla Forzak eta Downtownek jokatu zuten finala, eta lehenak nagusitu ziren partida estu batean (2-1).
Ekainera arte ligaxka
Txapelketa erregularreko azken jardunaldia ekainaren 2an jokatuko da, eta horren ondoren, kanporaketak hasiko dira, finala uztailean jokatzeko, Santa Ana jaietako lehen asteburuaren jiran.