Santboianaren etxean ariko da Ampo Ordizia
Espainiako Ohorezko Mailako ligako hirugarren posturako lehian dauden Santboiana eta Ampo Ordizia aurrez aurre ariko dira etzi, 12:00etan, Santboi de Llobregateko Baldiri Aleu zelaian (Herrialde Katalanak). Ordizia da hirugarren 50 punturekin, eta Santboianak 48 ditu, baina partida bat gutxiago jokatuta dago.