aramako Toki Alai taberna errentan atera du udalak
Aramako Udalak herriko Toki Alai tabernan errentan emateko lehiaketa irekia deitu du, otsailaren 5eko udalbatzarrean erabaki zuenez. Baldintza plegua atera dute. Bost urterako iraupena du esleipen kontratuak. Hileko errenta 750 euro eta dagokion BEZa izango da. Bete beharreko baldintzen agiriak eta informazio zabalagoa Aramako udaletxean eska litezke, 09:00etatik 13:00etara (943 88 07 39, 943 88 11 70). Eskaera martxoaren 5era bitarte aurkeztu behar da.