Astunera eskiatzera bi egunerako, Zaldibiatik
Gailurrerantz elkarteak Astunera eskiatzera joateko plana egin du, hurrengo astebururako (martxoak 2-3). Larunbatean 06:00etan irtengo dira, autobusean. Bi egunetako bazkaria norberak eraman behar du, pistetan bazkaltzeko. Langileentzat prezioa 120 euro da, langabetuentzat 100 euro, materiala aparte. Astearterako eman behar da izena.