Atez atekoaren aurka sinadurak jaso ditu Herrigintzan taldeak Zaldibian
Zaldibiako Herrigintzan alderdiak herritarren sinadurak jaso ditu, hondakinak biltzeko atez ateko sistemaren aurka. Halako «erabaki garrantzitsuak inposizioan oinarrituta» ezin direla hartu azaldu du, etxeetara banatutako gutunean. Bosgarren ontziaren «apustu sendoa» egin dezala eskatu dio udalari. Sinadurak notarioarengana eraman, eta agiria aurkeztuko dute udaletxean.