Emakumeen afarirako izen-emate epea zabaldu dute Olaberrian
Olaberriko Udalak emakumeen afaria antolatu du, martxoaren 8rako. Etxe-Zuri sagardotegian da otordua, 20:30ean, eta menua 32 eurokoa. Dantzaldia izango da gero. Joan nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena, martxoaren 4a baino lehenago. Egun horretan garraio zerbitzua egongo da. Autobusa 20:15ean abiatuko da Ihurreko plazatik; kaskoan eta Errekalden geldialdiak egingo ditu.